Gallarta acogerá una adaptación especial de ‘El Quijote’, que contará con la participación de actores, artistas y músicos locales

Bajo el título ¿Es usted, también, Don Quijote? Zu ere On Kixote?’ Agerre Teatroa presenta una puesta en escena exclusiva para Gallarta, en la que el texto de Maite Agirre inspirado en el clásico de Cervantes se adapta, mediante significativas pinceladas, a la historia de la comarca vizcaína que fue motor de la industria vasca del hierro.

El espectáculo, en el que participará la fanfarria gallartina, así como el coro y el grupo de teatro local, se pondrá en escena el 11 y 12 de junio en el Auditorio de Gallarta en un montaje para adultos que será mayoritariamente en castellano, aunque el euskara también tendrá su presencia. También participarán algunos artistas plásticos del municipio, que harán su propuesta personal a lo largo del espectáculo integrando su idea quijotesca con el lugar. Todos ellos compartirán escenario con Maite Agirre, Kepa Fersán, David Quincoces y Eneko Molina, actores de Agerre Teatroa.  Junto a ellos actúa también Inés Martínez de Iturrate, quien se ha encargado, además, de dirigir al coro y coordinar la fanfarria.

El montaje de Gallarta tendrá su equivalente en julio en la localidad mexicana de Zacatecas, pues la directora Maite Agirre ha sido invitado por al Festival Internacional de Narración Oral de aquella tierra para llevar a escena ¿Es usted, también, Don Quijote? con intérpretes locales.

La directora de Agerre Teatroa, Maite Agirre, (tres veces premio Max a la mejor autoría vasca) ha asumido como un “reto fascinante” trasladar la metáfora que encierra Don Qujijote de la Mancha a la realidad gallartina, y en esta experiencia ha conseguido involucrar a numerosos vecinos. La idea partió de Kepa Fersán, uno de los actores de Agerre Teatroa (Sancho Panza en este montaje), después de que el grupo participara en un proyecto similar en Maputo, Mozambique, y mientras preparaban el que llevarán a cabo en México. El actor gallartino, hijo de un minero, mostró su interés en hacer algo parecido en su localidad. “Le hablé a Maite de esta comarca vizcaina con alma de hierro. Todos los pueblos se merecen una creación colectiva y Gallarta tiene mucho que contar”.

Maite Agirre ha escrito un texto original partiendo de la obra de Miguel de Cervantes: “Me replanteé completamente la historia original, desde mis propias imágenes y mi propia sensibilidad”. En la nueva obra, Sancho Panza (Kepa Fersán) y Teresa Panza (Maite Agirre) son los personajes centrales. Quienes asistan a las representaciones presenciarán “un espectáculo inspirado en la figura del caballero andante, soñador, buscador y enloquecido que sirve como pretexto para escribir la historia de ese lugar”.

El proyecto mexicano
Agerre prepara en paralelo los proyectos de Gallarta y México, aunque este último es anterior en el tiempo. En el país latinoamericano, una serie de artistas han respondido a la convocatoria realizada por el Festival Internacional de Narración Oral, y tomarán parte durante una semana en un taller-laboratorio de teatro liderado por Maite Agirre, en el que pondrán en común su expresividad antes de llevar a cabo la creación colectiva del Quijote. Sigue leyendo «Gallarta acogerá una adaptación especial de ‘El Quijote’, que contará con la participación de actores, artistas y músicos locales»

Pako Aristik, Xabier Lopez Askasibarrek eta Victor Iriartek irabazi dute ‘Café Bilbao’ VIII Teatro Laburreko Gidoien Saria

 

Xabier L. Askasibar, Victor Iriarte eta Pako Aristi

Pako Aristik (Azken neuronaren heriotza lanagatik) eta Xabier López Askasibarrek (Piztu gabeko zigarroa) irabazi dute ex aequo Cafe Bar Bilbao-k antolatzen duen 2010eko Teatro Laburreko Gidoien Saria, euskarazko lanetan, eta Víctor Iriarte kazetari nafarrak (La esquela obrarekin) eskuratu du gaztelaniazko saria.


Deskargatu ahal duzu hemen Prentsa oharra. Puedes descargarte aquí la Nota Prensa

Pako Aristi (Urrestilla, Gipuzkoan, 1963) idazlea, kazetaria eta gidoilaria da. Liburu asko argitaratu ditu, genero ezberdinetan, hala nola nobelan, poesian edo haur literaturan. Urregilearen orduak nobelarekin Espainiako Kritika saria lortu zuen, eta Gauza txikien liburua delakoarekin Beterriko Liburua saria eskuratu zuen eta Euskaltzaindiako Toribio Altzaga antzerki saria lortu zuen 2008an, Josu Dukatiren proposamena obrarekin. Sigue leyendo «Pako Aristik, Xabier Lopez Askasibarrek eta Victor Iriartek irabazi dute ‘Café Bilbao’ VIII Teatro Laburreko Gidoien Saria»

Mikel Matinez aktoreak «Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa» komedia basatia estreinatuko du


Tartean antzerki taldeak sortu duen lana  Durangon ikusi ahal izango da abenduaren 7an

Nor ez da kezkatu azkeneko urteetan hainbat gaitzekin gertaturikoarekin? Hegaztien gripea, Behi eroen sindromea, A gripea… Aldiro aldiro, efektu apokaliptikoak izango dituen gaitz berri batekin izutzen gaituzte. Eta beldur horrek etekin komertzial bat eragiten du beti. Hain zuzen ere, horixe da Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa izeneko komediaren gaia: Osasun publikoa eta negozioa.

Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua du oinarri Tartean antzerki taldearen lan berriak. Bakarrizketa izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia jokatuko ditu. Pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etengabe batean. Akzio berberak efektu desberdinak sortuko ditu, nork egiten duen. Hitz berberak esanahi desberdinak, nork esaten dituen. Erronka handia, beraz, ibilbide handiko aktorea den Mikel Martinezentzat.

Barrea sortarazteko idatzia den komedia honek ikutu “basatia” du eta gaiaren inguruko hausnarketa suspertu nahi du emozio, irrika, eta samurtasunaz. Zuzendaritza Jokin Oregiren esku egon da.

Sinopsia

Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlariek aurreikuspen bat egin omen dute. Euren ustez, lehenago ala geroago gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batez. Katastrofe hori ekiditeko nahitaezkoa da naturari aurrea hartu eta gaitza laborategian sortzea, modu artifizialen, sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela, milioika bizitza salbatuko omen dira.  Baina gaitz berriak eta bere sendabideak nola funtzionatzen duten ikusteko, ezinbestekoa da pertsonekin esperimentu frogak egitea. Eta horretarako, 500 euroren truke, aurkeztu dira gure hiru heroiak.

Baina usteak erdiak ustel direla dakienak beste aurreikuspen bat ere egin lezake: Enpresa honek gaixotasun berria asmatu du XXI mendeko negoziorik borobilena burutzeko asmo hutsez. Non dagoen “ustea” eta non “ustela” ikusleek erabaki beharko dute.
Sigue leyendo «Mikel Matinez aktoreak «Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa» komedia basatia estreinatuko du»

UPV/EHUko Zientzia Asteak jarduera ludiko eta dibulgatzaileak eskainiko ditu hiru hiriburuetan


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientzia Asteak hamargarren urtea beteko du aurten. Zientzia eta teknologia zabaltzea eta gizarteari hurbiltzea helburu izango duten hainbat jarduera ludiko eta dibulgatzaile eskainiko ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilboko Zientzia Astea azaroaren 11tik 14ra arte ospatuko da AlhóndigaBilbaon. Donostian eta Gasteizen, berriz, hilaren 11tik 13ra Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola eraikinean eta Arabako Campuseko ‘Lucio Lascaray’ Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen Gunean (IIAG), hurrenez hurren.
UPV/EHUren Zientzia Astearen antolakuntzan laguntzen dute Bilboko Udalak, AlhóndigaBilbaok, Eusko Jaurlaritzak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT); Sprik; Ikerbasquek eta Bizkaia eta Arabako Filosofia eta Letretako eta Zientzietako Lizentziadun eta Doktoreen Elkargo Ofizialak.

Bilboko Zientzia Astea

Bizkaiko hiriburuan, hamargarren Zientzia Asteak Areatzan jarri izan dituen karpak atzean utzi eta AlhóndigaBilbaoko atari zabala hartuko du. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren inguruan jai eta herri giroko ekitaldi gisa sortua, eremua ostegunetik larunbatera etenik gabe, 10:00etatik 20:00etara, egongo da zabalik eta igandean, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Hamabost stand izango ditu, hainbat gairi buruzko bitxikeriekin: fisika, matematika, geologia, astronomia, robotika, genetika, ingeniaritza, etab. Unibertsitateko fakultateek ez ezik, beste erakunde eta enpresa batzuek ere hartuko dute parte Astean.

Ekitaldiaren helburua zientzia eta teknologia zabaltzea eta jende xeheari hurbiltzea da, beti jolas eta entretenimenduaren bidez. Hala, esaterako, Fisikako standean kristal likidoak, zuntz optikoa edo supereroalea zer diren ulertzeko esperimentuak egin ahal izango dira. Matematikako gunean, bisitariak magia joko batzuek zer ezkutatzen duten ezagutuko du, problemak ebazteko desafioa egingo zaio eta puzzleak egiteko estrategiak ikasiko ditu, beste zenbait dibertsioren artean. Kimikaren legeak ezagutzeko, pH-aren Txokoa egongo da, zenbait produkturen azidotasun maila neurtzeko, baita Hotzaren eta Beroaren Txokoa ere; azken honetan, ura berotu edo hozteko etxetresna elektrikorik behar ez dela ohartuko da jendea. Beste standean bioiragazketako (kutsatutako gasak garbitzeko teknologia garbiko) instalazio pilotua aurkeztuko da. Sigue leyendo «UPV/EHUko Zientzia Asteak jarduera ludiko eta dibulgatzaileak eskainiko ditu hiru hiriburuetan»

Arranca la Semana de la Ciencia de la UPV/EHU

La Semana de la Ciencia cumple este año su décimo aniversario con un amplio programa de actividades lúdico-divulgativas que acercarán la ciencia y la tecnología a la ciudadanía en Bilbao, Donostia-San Sebastián y Vitoria-Gasteiz. En Bilbao la Semana de la Ciencia se celebrará del 11 y el 14 de noviembre en AlhóndigaBilbao; en Donostia y Vitoria se prolongará del 11 al 13 de noviembre, en el edificio Ignacio María Barriola del Campus de Gipuzkoa y en el Centro de Investigación y Estudios Avanzados ‘Lucio Lascaray’ (CIEA) del Campus de Álava.

En la organización de la Semana de la Ciencia de la UPV/EHU colaboran el Ayuntamiento de Bilbao y AlhóndigaBilbao, el Gobierno Vasco, el Ministerio de Ciencia e Innovación, la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT); Spri; Ikerbasque y el Colegio de Doctores y Licenciados en Filosofía y Letras y en Ciencias de Bizkaia y Álava.

Semana de la Ciencia de Bilbao

En la capital vizcaína, la décima edición de Zientzia Astea abandona la tradicional carpa del Arenal bilbaíno para pasar a realizarse en el gran Atrio de AlhóndigaBilbao. Concebido como un evento festivo y popular en torno a la ciencia, la tecnología y la innovación, el espacio permanecerá abierto de jueves a sábado -en horario ininterrumpido de 10 de la mañana a 8 de la tarde-, y el domingo -de 10.00 a 14.00- y constará de quince stands que mostrarán curiosidades sobre variadas materias: física, matemáticas, geología, astronomía, robótica, genética, ingeniería, etc. Además de las diferentes facultades de la Universidad, otras instituciones y empresas también tomarán parte en la Semana.

El objetivo de este evento es divulgar y acercar la ciencia y la tecnología al gran público, siempre a través de la diversión y el entretenimiento. Así por ejemplo, en el stand de Física se podrán llevar a cabo experimentos para entender lo que son los cristales líquidos, la fibra óptica o un superconductor. En el espacio de las Matemáticas, el visitante descubrirá qué se esconde tras algunos juegos de magia, será retado a resolver problemas y aprenderá estrategias para resolver puzzles, entre otros divertimentos. Para descubrir las leyes de la Química se instalará un Rincón del PH donde medir el grado de acidez de diferentes productos, y un Rincón del Frío y el Calor, donde el público comprobará que no hace falta un electrodoméstico para calentar o enfriar agua. En otro stand se mostrará una planta piloto de Biofiltración, tecnología limpia para la limpieza de gases contaminados. Sigue leyendo «Arranca la Semana de la Ciencia de la UPV/EHU»

Gilkitxarok zabalduko du BILBOKI izeneko antzerki ziklo berria

Euskarazko antzerkia bultzatzeko asmoz, BILBOKI egitasmo berria jarri du martxan Cafe Bar Bilbaok, Bilbo Zaharra Euskaltegiaren laguntzarekin. Ziklo honi esker, bi hilabetetan behin formato txikiko euskarazko emanaldi bat eskeiniko ikusi ahal izango da Plaza Berrian.

Café Bar Bilbaok beti izan du lotura berezia antzerkiarekin. Izan ere, Bilboko Plaza Berrian kokatuta dagoen taberna enblematiko honek teatro-gidoi lehiaketa bat antolatzen du urtero, iaz zazpigarren edizioa burutu zelarik.  Datorren urtean, Café Bar Bilbaok 100 urte beteko ditu eta hau bezalako beste ekimen batzuekin ospatzeko asmoa du.

Emanaldiak

Maiatzaren 20an Gilkitxaro taldeak zabalduko du BILBOKI saila, 8 begi antzezlanarekin. Bilbon lehenengo aldiz erakutsiko den obra hau kafe-antzerki giroan eta erritmo bizian gertatzen da. Ane Zabala eta Galder Pérez aktoreak taula gainean arituko dira zenbait eszena eta esketx egiten, umorearen eta irudikeriaren bidetik beti ere, publikoarekin harreman zuzena mantenduz.

Azken urteetan Gilkitxaro “Honolulu, leku bat” eta “Mirande Kabareta” lanak antzezten ibili da. “8 begi” antzezlana aurreko bi obretako osagaiak uztartzen ditu, lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bigarrenaren kabaret giroa. Lanaren abiapuntuan, XX. mende hasierako Alemaniako kabaret giroan Karl Valentin idazleak taularatutako zenbait testu daude.

Egitarauak maiatzaren 26an jarraituko du, Oier Guillan-en «Herio Heroi« antzezlanaren irakurketa dramatizatuarekin. Gidoi honek  «Café Bilbao Teatro-Gidoi Saria» irabazi zuen iaz. “Herio heroi”, antzezlana egoera absurdo batetik abiatzen da eta, umore oso berezi batez, gaur egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa ematen dio. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa kontatzen da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari utzi diotenez, bizirik daudenek haien gorpuekin egin behar dute elkarbizitza. Halako batean, ezagutu ez duten aitaren gorpuaren kargu egin beharko dute anaiek.

Oier Guillanek berak parte hartuko du irakurketa dramatizatuan, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Ainara Gurrutxagarekin batera. Musika Ander Fernandezek jarriko du.

Udazkenetik aurrera, BILBOKIk programazio jarraia eskainiko du.

Emanaldi guztiak Euskaltzaindiak Plaza Berrian duen egoitzan egingo dira, arratsaldeko 7.30etan.

Agerre Teatro estrena «Doltza» con el tenor David Azurza de protagonista

“DOLTZA. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza” es el título del montaje que Agerre Teatro estrenará los próximos 6 y 7 de febrero en la sala Niessen de Errenteria, a las 20:00 horas. Se trata de una versión adaptada de la obra que la autora, actriz y directora Maite Agirre montó en agosto pasado en Mozambique con una compañía local.

Basada en “El Quijote” de Cervantes y escrita por la propia Maite Agirre (premio Max 2007 y 2008 al mejor texto en euskara), el origen de esta pieza está en la invitación que la directora de Agerre Teatro recibió el año pasado para trabajar con el grupo Luarte de Maputo (Mozambique) en el montaje de una obra. El resultado fue Dulcineia e o cavaleiro dos leoes”,  que se estrenó en el Teatro Avenida de Maputo, al frente del cual se encuentra el célebre escritor sueco de novelas policíacas Henning Mankell. La obra fue toda una sorpresa para el público del lugar, no acostumbrado a la ruptura de la “cuarta pared”.

A su regreso, la directora de Agerre Teatroa se puso a reescribir la obra con el objeto de adaptarla al público de aquí. “Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza” se estrenará en dos versiones: euskara (el día 6) y castellano (el 7). Con un nuevo equipo y un cambio de contenidos, la nueva pieza está bastante alejada del “Dulcineia” que acogió el escenario africano. En ambas piezas el argumento es parecido –un grupo de comediantes y músicos un poco locos quieren representar El Quijote y para ello piden la colaboración de los espectadores que están en la sala-, pero en la nueva versión se han eliminado todas las referencias a la realidad social y política de Mozambique y se han añadido otras de nuestra sociedad.
Sigue leyendo «Agerre Teatro estrena «Doltza» con el tenor David Azurza de protagonista»

Agerre Teatrok David Azurza tenorea protagonista duen «Doltza» estreinatuko du


“El Quijote”-n oinarrituta dago eta Maite Agirrek iazko udan Mozambiken muntatu zuen antzezlanaren bertsio berri bat da

“Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza” da Agerre Teatro taldeak Errenteriako Niessen aretoan aurkeztuko duen muntaketaren izenburua. Estreinaldia datorren otsailaren 6an eta 7an izango da, 20.00etan. Maite Agirre autore, antzezlari eta zuzendariak pasa den abuztuan Mozambiken, eta bertako konpainia batekin, muntatu zuen antzezlanaren egokitutako bertsio bat da hau. Publiko gazte eta helduari zuzenduta dago.

Cervantesen “El Quijote” ospetsua oinarri hartuta, Maite Agirrek berak (2007ko eta 2008ko Espainiako arte eszenikoetako Max sarietako euskarazko antzerki autore onenaren saria) idatzi du antzezlana. Obra honen abiapuntua Mozambiken dago. Hain zuzen ere, Agerre taldeko zuzendariak Maputoko Luarte taldearekin antzezlan baten muntaketan lan egiteko proposamena jaso zuen iaz. Gonbidapen haren emaitza edo fruitua “Dulcineia e o cavaleiro dos leoes” izan zen; Maputoko Teatro Avenidan estreinatu zen antzezlana, eta polizia-nobelak idazten dituen Henning Mankell suediar entzutetsua du buru. Erabateko ustekabea izan zen bertako publikoarentzat, ez baitago ohituta “laugarren horma” deritzona haustera.

Mozambiketik itzultzean antzezlana berridazteari ekin zion Agerre Teatroko zuzendariak, batik bat hemengo publikoarentzat egokitzeko helburuarekin. Hori hala, “Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza” euskaraz eta gastelaniaz estreinatuko da, otsailaren 6an eta 7an, hurrenez hurren. Sigue leyendo «Agerre Teatrok David Azurza tenorea protagonista duen «Doltza» estreinatuko du»

Oier Guillán gipuzkoarrak eta Santiago Ortega bilbotarrak irabazi dute Antzerki Laburreko Café Bilbao saria

Oier Guillán (Donostia, 1975) eta Santiago Ortega (Bilbo, 1973) izan dira aurtengo Café Bar Bilbaok konbokatutako Teatro Laburreko Gidoien Sariaren irabazleak.

Antzerkirako idazketa bultzatzeko asmoz, Mikel Martinez aktoreak sustatu ditu urtero banatzen diren sari hauek. Honakoa zazpigarren edizioa izan da. Irabazleek 1.200 euro (gaztelaniazko atalean) eta 1.400 euro (euskarazkoan) jaso dituzte. Horrez gain,  testuaren irakurketa dramatizatuaren ekoizpena egingo du SGAE-k eta gidoia www.bilbao-cafebar.com web gunean argitaratu da. Sigue leyendo «Oier Guillán gipuzkoarrak eta Santiago Ortega bilbotarrak irabazi dute Antzerki Laburreko Café Bilbao saria»

El guipuzcoano Oier Guillán y el bilbaíno Santiago Ortega ganan el premio Café Bar Bilbao de teatro breve

Santiago Ortega

Oier Guillán (Donostia, 1975), con la obra  Herio heroi , y Santiago Ortega (Bilbao, 1973),  con Sobre amor y más cuentos, han resultado ganadores de los premios de guión de teatro breve Café Bar Bilbao 2009, en su séptima edición.

Estos premios de guión teatral, impulsados por el actor Mikel Martínez para apoyar la escritura dramática, se conceden cada año y están dotados con 1.200 euros (para la modalidad en castellano) y 1.400 euros (para la de euskara). El premio conlleva el montaje de una lectura dramatizada del texto a cargo de la SGAE, además de la publicación de los trabajos en la web  www.bilbao-cafebar.com.

Sigue leyendo «El guipuzcoano Oier Guillán y el bilbaíno Santiago Ortega ganan el premio Café Bar Bilbao de teatro breve»