Mikel Mikeo eta Gaizka Sarasola egile nafarrek irabazi dute Cafe Bar Bilbao 2013 antzerki gidoi laburren saria

P1000243-tx

Bi egile nafar, Mikel Mikeo eta Gaizka Sarasola, izan dira Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren XI. lehiaketako irabazleak.Sariketa izen bereko establezimenduak antolatzen du, TARTEAN antzerki konpainiaren laguntzarekin. Antzerki idazketa sustatzea da lehiaketaren helburua, eta horrekin batera, egileak genero hori lantzera animatzea eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea.

Mikel Martinez lehiaketaren sustatzaile eta aktoreak azaldu duenez, edizio honetan aurrekoetan baino lan gehiago aurkeztu dira (16 lan euskaraz eta 27 gaztelaniaz). Gainera, aurkeztutako lanen maila literarioa azpimarratu du.“Denetatik egon da: umorezko piezak, gizarte kritika egiten dutenak, dramak, parodiak, antzerki dokumentalista, surrealista… Kalitatea orokorrean oso ona izan da, batez ere euskarazko lanen atalean.Baina gogoratu beharra dago lanak baloratzerako orduan, kalitateaz gain, kontuan hartzen dela deialdian eskatzen dena, hau da, ekoizteko eta muntatzeko lan errazak izatea, ordu erdi inguruko iraupena izan dezatela”.

Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974) izan da euskarazko lanen atalean Cafe Bar Bilbao sariaren irabazlea (1.400 euro), Lurrazpikoak lanarekin.Pieza taberna batean gertatzen da, argia eten den gau trumoitsu batean.Linternen argipean, lau agurek meategian lan egiten zuteneko garaia oroitzen dute, etorkizun hobea amesten zuten garaia.

Gaizka Sarasola txistularia eta musika irakaslea da, eta gainera, Mairu Antzerki Tailerra antzerki talde amateurraren bultzatzaileetako bat.Bere taldearen eta beste batzuen obretarako testuak eta musika idatzi ditu, besteak beste, Gilkitxaro taldearentzat.Era berean, Ixuriak eta Ez naiz deusen jabe diskoak argitaratu ditu Xabier Erkizia musikariarekin batera.

Gaztelaniazko ataleko irabazleari dagozkion 1.200 euroak Mikel Mikeo nafarrak eskuratu ditu, La oferta Hutford lanarekin. Diruaren balioari buruzko dilema planteatzen du obrak.Istorio horretan, morroi arrunt batek ezohiko proposamena jasotzen du:50 milioi euro lortuko ditu “egia estali” eta espetxean hiru urte ematen baditu.Bi pertsonaia biltzen ditu obrak:Hutford, eskaintza egiten duena, eta Baldomero, onartu ala ez erabaki behar duena.

Mikel Mikeo Arrarasek(Atarrabia, 1975) Nafarroako Antzerki Eskolan burutu zituen Interpretazio ikasketak, eta bakarrizketa komikoak taularatzen dituen Movimiento Bola antzerki taldeko kide da gaur egun.Aipatu taldeak bi obra taularatu ditu dagoeneko, 59 Minutos eta VPO(Vivir para Pagar un hOgar),biak ala biak Mikeok idatzitakoak.Iaz bere bakarrizketen bilduma estreinatu zuen, Mikeando por la vida titulupean.Halaber, zuzendari lanak egiten ditu, obrak idatzi, antzeztu eta joko dramatikoko klaseak ematen ditu.

Saritutako lanak Cafe Bar Bilbaoren web orrialdean argitaratuko dira, eta udaberrian TARTEAN taldeak testu horien irakurketa dramatizatua egingo du Bilboko Plaza Barriko ostalaritza establezimendu historikoan.

Nota de prensa en castellano Premios Café Bilbao

Café Bilbao Sariak 2013, hedabideetan.

Itziar Okariz artistak egin du Durangoko Azokako 48. edizioko kartela

Itziar Okariz kartela Durangoko Azoka 1

Zuriaren gainean hitzak dantzan. Irudi horrekin osatu du kartela Itziar Okariz artista donostiarrak. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokaren 48. edizioa, eta azokarako propio egin du. Lehiaketaren formula baztertu eta, azokaren sorreran bezala, kartela egiteko proposamena euskal artista bati luzatu die Gerediaga elkarteak. Iaz Nestor Basterretxeak egin zuen, esaterako.
Okarizen afixaren kasuan, artistaren performance berria irudikatzen du, ekintza artistikoaren partitura edo gidoia delako. Hizkuntzaren araudia zalantzan jartzen dituzten ekintza artistikoak egin ohi ditu Okarizek, besteak beste.
Bestetik, azokaren izen berria iragarri du Nerea Mujikak, Gerediaga elkarte antolatzailearen lehendakariak. Durangoko euskal liburu eta disko Azoka izen luze eta murriztailea utzi, eta Durangoko Azoka soilik izango da ofizialki aurrerantzean. “Laburrago, eta era berean, zabalagoa”, zehaztu du Mujikak. “Bere barruan sartzen direlako gune guztiak, diziplina guztiak. Bide horretan ari gara lanean 2008az geroztik. Guztiok argi dugu hori dela etorkizuneko azokaren eredua. Guztion Azoka”.Azken urte hau urte zaila izan dela gogoratu du Mujikak, Plateruena kafe antzokiko aurkezpenean. “Ez da erraza izan ez Gerediaga elkartearentzako, ez guneentzako, ezta langileentzako ere. Gerediaga elkartean ez dugu asmatu erabaki guztiak behar bezala plazaratzen. Horrek guztioi kalte egin digu, gure asmoa ez izan arren”. Hala ere, mezu baikorra plazaratu du elkarteko lehendakariak edizio berriari begira. “Herritarrok osatzen dugun elkarte honetan argi daukagu edozein eztabaidaren aurretik dagoela Durangoko Azoka. Euskal kulturak eta azokara etortzen diren milaka lagunek hori merezi dutelako. Horregatik, gure helburua Durangoko Azokak aurrera egitea da. Halaxe izan da azken 48 urte hauetan, kulturgintzari denbora eta ahalegina eskaintzen diogun hainbat eta hainbat lagun inplikaturi esker. Azoka euskal kultura bultzatzeko herri ekimena da. Aurrera egingo dugu, eta indartu egingo dugu”.

‘2. kapitulua, V.W.’ izena du Itziar Okarizen performanceak, eta ekintza artistikoaren partitura edo gidoia da kartela. Performance horretan Gela bat norberarena liburuaren atal bat irakurtzen du Okarizek, esaldi bat etengabe errepikatuz ordu erdiz jarraian. Irakurraldi bakoitzean, baina, aurreko lerroko lehen hitza ezabatzen du, eta testua laburtuz doa, esaldia erabat agortu arte. Hitz desberdinak indartzea lortzen du horrela artistak, entzuleak hitz bakoitzaren gaineko kontzientzia hartu dezan elementuen esangurari eta esanahi unitate txikienei erreparatzeko.

Bilbon eta New Yorken bizi eta lan egiten duen artistak azaldu du zergatik aukeratu duen Woolfen liburu ezaguna: “Virginia Woolf biziki estimatzen duten autorea da, eta bere lanaren erreferentzia oso egokia iruditu zitzaidan Durangoko Azokarako”.
Bideoa, argazkigintza eta instalazioak landu ditu batez ere Okarizek, eta bereziki identitatearen inguruko ekintza artistikoak egin ditu. Norberaren nortasuna definitzeko erabiltzen diren zeinu eta hizkuntzaren arauak zalantzan jartzen ditu bere obretan, eta egungo ordezkaritza egituren subertsioaz, eta gorputza/espazioaren harremanez ere hausnartu du Okarizek. Horretarako, inguruarekin elkarrizketan aritzen da bere ekintzetan.
ARCO azokan, Bilboko Guggenheim museoan, Rekalde aretoan, Picasso Bartzelonako museoan eta beste hainbeste areto eta gunetan erakusgai izan dira Okarizen artelanak. Azken bakarkako lanen artean, esaterako, hauek daude: Ekintza determinatuen kopuru bat, Leongo MUSACen (2013), Sekzio irregularra performancea Bartzelonako Mercat de les Florsen (2012), Bat, bat, bi, bat Bilboko Carreras Mujika galerian (2011), edo Irrintzi, errepikapena Mexiko DF hiriko La Casa Galerian (2010).

La iniciativa Euskal Herria 11 Kolore recaba más de 800 adhesiones

JTK_9095

Con apenas seis meses de vida, la iniciativa ciudadana Euskal Herria 11 Kolore lleva recabadas ya más de 800 adhesiones, tanto particulares como de asociaciones de distinto espectro, partidos políticos, sindicatos, casas regionales, etc.

Nacida con el objetivo preservar y fomentar la diversidad cultural de la sociedad vasca como un valor en sí mismo, esta plataforma quiere favorecer espacios de encuentro entre ciudadanos de diversos orígenes, a fin de hacer de esta tierra un modelo de convivencia en la diversidad del que nos podamos sentir orgullosas todas las personas.

Aurten antolatu dituzten ekitaldien artean, 11 Kolore Fest- 11Danbor Martxa nagusitzen da. Ekainaren 1ean egin zuten, Donostian, Donostia 2016-ren babesapean, Euskal Herriko Aniztasunaren Eguna aldarrikatzeko.

Horretaz gain, ekimen hau Aniztasunaren Sarea osatzen ari da, ehundaka elkarterekin bilduz.

“Blackie & Kanuto” otsailaren 15ean iritsiko da zinema-aretoetara, Baleuko estudioen apustu berria

blackie&kanuto_Poster_Eusk

 

Datorren otsailaren 15ean iritsiko da zinema-aretoetara Blackie & Kanuto, Baleuko estudio bizkaitarraren animaziozko azken film luzea. Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekin batera ekoiztutako lana da, eta Barton Films du banatzaile.

Familia osoarentzako filma gaztelaniaz eta euskaraz estreinatuko da aldi berean, 3D eta 2D formatuetan. Blackie ardi beltza eta Kanuto artzain-txakurra ditugu abenturazko komedia dibertigarriaren protagonistak. Ilargira joatea da Blackieren obsesioa, eta Blackie bera da Kanutoren obsesioa. Bidaian abiatuko dira biak, eta bidean opera abesten duten behiak, otso adeitsuak, paperik gabeko etorkin diren armiarmak eta aireratzeko prest den kohetea duen txakur taldetxo bitxia aurkituko dituzte. Baina Pinkyk, arrosa koloreko ardi itzel eta zitalak, euren asmoa galaraziko du.

Francis Nielsenek zuzendu du Blackie & Kanuto filma. Asterixen egile René Goscinnyk eta Albert Uderzok sortutako IDEFIX estudioan zaildu zen zuzendaria bere ikus-entzunezko ibilbidearen hasieran. Gaur egun telesailak eta film luzeak zuzentzen ditu, eta 2003an Veneziako Mostraren sail ofizialean lehiatu den historiako lehen animazio-zuzendaria izan zen, Le chien, le general et les oiseaux lanarekin.

Iván Onekaarduratu da zuzendaritza artistikoaz. Baleukoko zuzendari artistikoa izan da 12 urtez, eta 11 film luze baino gehiagotako pertsonaiak eta eszenatokiak sortu ditu. 80 soinu-banda baino gehiagoren egile den Xavier Berthelotena da musika, eta gidoia, berriz, Ángel E. Parienterena.

Baleuko ikus-entzunezko enpresa 1993an sortu zen eta Durangon du egoitza. Animaziozko 11 film luze ekoiztu ditu dagoeneko, horien artean berriki Goya sarietarako hautatu duten The Wish fish, edota Betizu eta urrezko zintzarria, 2008an hautatu zutena. Era berean, fikziozko hiru film luze ekoiztu ditu, azkena Barbara Goenaga protagonista duen Izarren argia(2010). Dokumental eta hainbat formatutako telebista-saio ugari ere ekoiztu ditu.

Bordeleko animazio zinemaldian film luze onenaren saria irabazi du «Gartxot» filmak

4f670049af82d-gartxot2

Juanjo Elorduik eta Asisko Urmenetak zuzenduriko «Gartxot» lanak film luze onenaren saria irabazi du Bordeleko animazio filmen nazioarteko jaialdian.

«Gartxot»-ekin batera, «O’Apostolo» (Galizia), «Arrugas» (Galizia), «Le voyage de M. Crulic» (Polonia-Errumania) eta «Jean de la lune» (Estatu frantsesa-Irlanda-Alemania) film luzeak ziren hautagaiak.Honen berri eman dute gaur GARA  eta  BERRIA egunkariek, besteak beste.

Eh11Kolore ekimenaren aurkezpenak oihartzun polita izan du hedabideetan

Aukezpena 2

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenaren aurkezpen-ekitaldiak oso harrera ona izan du euskal hedabideetanBERRIAn, GARAn, DIARIO VASCOn, DIARIO DE NOTICIAS DE GIPUZKOAn, DEIAn eta ARGIAn orrialde eta espazio politak argitaratu dituzte.

Euskal Telebistak ere honen berri eman zuen larunbateko GAUR EGUN eta TELEBERRI informatiboetan. Eta Euskadi Irratiak, Euskal IrratiakBizkaia Irratiak eta Radio Popular-ek EH11Koloreren bozeramaileak elkarrizketatu dituzte.

Bestalde,  Maddalen Iriarte kazetariak Xabier Mendiguren bozeramailea elkarrizketatu du, ETB 1-eko Azpimarra saioan.

El sábado se presenta EH 11 Kolore

El próximo sábado, 15 de diciembre, tendrá lugar la presentación oficial de la iniciativa Euskal Herria 11 Kolore.
La cita es en el Museo San Telmo de San Sebastián, a las 12:00. A esa hora, los portavoces de EH 11 Kolore leerán el manifiesto acordado, y explicarán las razones por las que ha surgido este proyecto.
Representantes del ámbito cultural y social estarán en San Telmo apoyando esta iniciativa. También contaremos con la presencia de las personas de todos los colores y orígenes que han puesto cara a la campaña de publicidad de EH 11 Kolore.

Agerre Teatroa prepara el cierre definitivo de la tetralogía sobre el Quijote tras regresar de una gira por Argentina

Agerre Teatroa ha pasado el mes de julio en Argentina, en las provincias de Santa Fe y Entre Ríos, participando en el X Encuentro Internacional de Teatro para Niños. La directora de Agerre T., Maite Agirre, ha contado con actores y músicos argentinos para poner en escena una versión de ¿Es usted, también, Don Quijote?, en el que un contemporáneo Don Quijote corre en bicicleta tras el loco sueño de Dulcinea. La compañía ha repetido en Argentina la experiencia llevado a cabo en Mozambique, Chile y México en los últimos años.
Ya en casa, la compañía guipuzcoana prepara el que será el cierre de su tetralogía en torno al Quijote, iniciada en el año 2009 con la obra Doltza, Dulcinea Quijote vs Teresa Panza. Así, este otoño ofrecerá una gira cerrada a diez actuaciones de “Zu ere On Kixote?“, subtitulada para la ocasión “Teatro, trikitixa eta herria“, pues incorporará la actuación de los músicos Imuntzo eta Beloki, trikitilaris que cuentan en su haber con siete discos editados.
Entre los municipios que acogerán este proyecto entre octubre y diciembre se encuentran Elorrio, Amurrio, Huarte, Olazti, Hendaia, Zaldibia o Hernani. Destaca la actuación programada para San Sebastián el 3 de diciembre, Dia del Euskara, que contará con la colaboración de Albaloa Itsas Kultura eta Ondare Elkartea y dará comienzo con un desembarco en el puerto y una kalejira que culminará en la Plaza de la Trinidad, donde se representará la obra.
Basándose en la experiencia que llevaron a cabo en Gallarta (Bizkaia) la primavera pasada, Agerre Teatroa trabajará con actores, músicos, bailarines y artistas de cada localidad en la que se represente “Zu ere On Kixote?”. Asímismo, el texto -que será siempre en euskara- incorporará pinceladas sobre la historia de la comarca correspondiente. De esta forma, cada una de las diez representaciones será una experiencia única, tanto por el equipo artístico que lo protagonizará, como por el contenido adaptado a cada lugar.
Con estas actuaciones, Agerre Teatroa cerrará definitivamente su etapa centrada en la obra de Cervantes. Entre sus próximos proyectos destaca el estreno, el año que viene, de Teatroa eta itsasoa, dirigida al público familiar, que Maite Agirre está escribiendo tomando como base mitos y leyendas relacionadas con el mar. Este proyecto, que se escenificará en colaboración con la Asociación Albaola, está pensado para su representación en localidades costeras o cercanas a los ríos, y arrancará con una itsasjira, ibaijira o kalejira popular pegada al agua.
Surgida en los años 80 en Donostia, en el currículum de la compañía Agerre Teatroa figuran tres Premios Max: Neska politak, artasoro alaiak (2007), Haur kabareta ( 2008) y Secando charcos (2010).

 

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek “Lingua Nabajorum” komedia estreinatuko dute

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek osatzen duten EZ DOK HIRU taldeak Lingua Nabajorum (Euskararen historia txoroa) ikuskizun berria estreinatuko du datorren asteazkenean, ekainak 13, Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan.

Komedia honetan ere euskara da leit motiva, aurreko lanetan bezalatsu –Euskarazetamol (2009), Larru Haizetara (2005) eta Euskara Sencilloaren Manifiestoa (2002). Antzezlan horiek milaka lagunek ikusi dituzte eta Euskal Herriko antzoki gehienetan eskaini dira, euskarazko antzerkiaren arrakastaren erakusle. Hizkuntzarekin dibertitzea da asmoa, akademizismoak eta interpretazio transzendentalak alde batera utzita, oztopoen gainetik egunero erabiltzen saiatzen direnen identifikazioa lortzea.

Patxo Telleriak idatzi du Lingua Nabajorum, bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betea. Bi pertsonaiek euskararen historiaz eta jatorriaz egiten duten interpretazioak ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. “Historian zehar euskaldunak beti ibili dira borrokan, bai kanpokoekin eta baita euren artean ere. Gure teoriaren arabera, borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, elkarren aurka borrokatzen jarraituko dugula”. Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Telleriak eta Martinezek ordubete eta hogei minutuz eszenaratuko dute aipatutako teoria, hainbat pertsonaien larruan sartuz, haitzuloetako bizilagunetatik hasi eta egungo euskaldunetara iritsiz.

EZ DOK HIRU taldea TARTEAN antzerki konpainiako partaide da. Konpainiak Euskarazko Antzerkigile Onenaren Max saria eskuratu berri du Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa (LKM) lanarekin, Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzia, azken horrek berak zuzendua eta Mikel Martinezek taularatua. Era berean, Tarteanen Marie de Jongh haurrentzako antzerki taldeak, Jokin Oregik zuzentzen duenak, Antzerki Ikuskizun Onenaren saria eskuratu du aurten FETEN nazioarteko jaialdi ospetsuan, Alabatxoa lanarekin.

Mikel Martinez (Lizarra, Nafarroa, 1955) eta Patxo Telleria (Bilbo, 1960) euskal antzerkiko bi historiko dira. Elkarrekin ikusi ditugu hainbat lanetan, besteak beste, Marxkarada, Monstruo Sakratuak, Kaio Luma Zikina, Kontenedore baten Istorioak edota Lezio bat ostrukari buruz, eta noski, baita EZ DOK HIRUrekin antzeztu dituztenetan ere. Biak aritu ziren Maskarada taldean, eta telebistan eta zineman ere egin dute lan. Patxo Telleriak, gainera, bi film luze idatzi eta zuzendu ditu Aitor Mazorekin batera: La máquina de pintar nubes (2009) eta Bypass (2012), estreinatzeke dagoena.