Bi egile gipuzkoar eta bizkaitar bat izan dira Cafe Bilbao Antzerki Gidoi Laburren Sarien irabazleak, hamairugarren edizio honetan.
Euskarazkoan, Euskadi Irratiko kazetari ezagun Arantxa Iturbek jaso du saria, Lagunik onena izenburuko lanagatik. Itxaron-gela batean telefono-deien zain dauden bi emakume ezezagunei buruzko istorioa da.
Gaztelaniazkoan, Mikel Fernandino antropologo, musikari, antzerkigile eta editore donostiarraren eta Imanol Ituiño mago bilbotarraren artean banatu da ex aequo saria. Lehenengoak Un pequeño paso para el hombre umorezko istorio futurista bat aurkeztu du; bigarrenak, Ramón Álvarez Escudero magoaren benetako istorioan oinarrituta dagoen Ramper izeneko lana.
Deskargatu Prentsa-oharra Café Bilbao Sariak (1)