KA plataforma, kaleko kultur eragileen topagunea

‘Elkartasunaren, partaidetzaren eta ikusarazpenaren bitartez, kultura alternatiboa sustatzea’. Xede horren bila elkartu ziren orain urte batzuk arlo artistiko ezberdinetako hainbat kultur eragile, Donostian. Bateratze horren emaitza da KA plataformaKa-fanzine-taldea-1920px-300ppp-RGB, ‘hausnarketa eta akziorako espazio ireki, horizontal, dinamiko, iraunkor, libre eta kritikoa’, bere partaideen esanetan.
Dena 2012ko otsailean hasi zen. Data horretan, Zein da Euskal Herriko Mugimendu Artistikoaren etorkizuna? izenburupean, Open Space edo Gune Ireki bat antolatu zen Donostiako Doka Antzokian. “Jende asko bertaratu zen: aktoreak, diseinatzaileak, musikariak… Saltsero guztiak” -gogoratzen du Jokin Telleria KA plataformaren bultzatzaileetako batek-. “Proposamen eta hausnarketa asko atera ziren hitzordu hartatik. Baina, batez ere, guretzako oso garrantzitsuak ziren bi puntu errepikatu ziren: elkartasunaren beharra, batetik, eta oinarrizko kultura edo kultura alternatiboa bultzatzeko premia, bestetik”, aipatu du Telleriak.

Topaketa horretan argi geratu zen “ikusezina” den kultura oso ugaria eta anitza dela, nahiz eta orain arte egile bakoitza “bere aldetik joan den, inolako laguntzarik gabe”, agertu du Telleriak. Bigarren topaketa 2014ko irailean egin zen, eta bertan KA plataforma itxura hartzen hasi zen. “Plataforma irekia, horizontala, inklusiboa eta dinamikoa izan behar zela zen premisa, elkartasuna sustatzeko asmoz lan egingo zuena”, deskribatzen du Telleriak.

Baina, zeri deitzen diogu kultura alternatiboa? Telleriaren aburuz, “merkatuak eta instituzioek proposatzen duten kulturarekiko alternatiboa den beste sormen artistiko guztia” litzateke alternatiboa. Hau da, “gizarteak egiten duen oinarrizko kultura”, bere hitzetan. “Gaur egun, merkatuak eta instituzioek indar asko eta errekurtso ugari dauzkate eta promozio handia egiten dute; horrek eramaten du kultura ofizialtasun batera. Gu ez gaude horren kontra, baina gure ibilbide propioa egin nahi dugu, besterik ez”, azaldu du Telleriak. “Elkartruke bizi eta konstante bat” izatea da KAren beste helburuetako bat, bere esanetan. “Proposamenak, ekimenak, eta bestelako akzio desberdinak modu bateratuan sortzeko balio behar du plataformak. Ditugun gabeziak aurkitu eta konpondu nahi ditugu, eta baita errekurtsoak lortu ere”, gehitu du.

Irakurri artikulu osoa NOTICIAS TALDEko Ortzadar gehigarrian.

Anuncios