Idoia Garzesek eta Teresa Calok irabazi dute ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko XII. Gidoi Lehiaketa

sarituak8

Idoia Garzesen Buruaz norbere egin, euskarazko atalean, eta Teresa Caloren La plancha o la vida, gaztelaniazkoan, izan dira sarituak  XII Café Bar Bilbao’ Teatro Gidoi Lehiaketan. Sari hauen helburua gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea da eta Plaza Berriko Café Bar Bilbao tabernak antolatzen ditu, Tartean Teatroa antzerki-konpainiaren laguntzarekin.

Idoia Garzes Aldazabalek (Lasarte-Oria, 1973) Kazetaritza ikasi zuen EHUn eta, tarteka, erredakore gisa lan egin izan du Euskal Telebistako hainbat saiotan. Idaztea gustuko du, eta bere jaioterriko Santana Parodia antzerki amateurrean aritu izan da, bai gidoilari, bai antzezle.  Buruaz norbere egin antzezlana bi emakumeren arteko elkarrizketa da, hartzekotan diren erabaki garrantzitsua nola mamitzen den azaltzen duen solasa. Bakoitzak norbera izan nahi horretan, hitz-jokoa egiten da “norbere buruaz beste” egitearen ideiarekin, norberaren bizitzaren lema hartzeari dagokionez.

Teresa Calo (Donostia, 1955) 1995ean hasi zen antzerkia era profesionalean idazten, eta horretan dihardu, baita aktore-lanetan ere. Sei antzezlan argitaratu ditu, eta honako hau du laugarren saria.  La plancha o la vida du izenburua, eta bikote idealaren itxura duten emakume bat eta gizon bat dira protagonistak. Umorea erabiliz, egilea “bizitza perfektu bat asmatu nahiaren engainuaz” mintzatzen zaigu, “manera onak tranpa bihurtu daitezkeelako, absurdua baita itxurari lehentasuna ematea, eta ez benetan izateari”.

Idazle sarituek 1.200 euro jasoko dituzte, eta lanak liburu batean eta Café Bar Bilbaoren eta Tartean Teatroren webguneetan argitaratuko dira. Bi enpresok saritutako lanen muntaketa eta taularatzea bultzatuko dute.

2015ean 104 urte beteko dituen Café Bar Bilbaok kulturari arnasa ematen jarraituko du. Ildo horretatik, otsailaren 26an emanaldi berri bat eskainiko du: Miguel Hernández poetari dedikatutako abestien eta poemen euskarazko errezitaldia,  Josu Landa idazlearen eskutik.

Bestalde, martxotik aurrera Pabellón 6 aretoak antolatzen dituen Antzerki Arinaren III. Jardunaldiak  lagunduko ditu Café Bilbaok, Produkziorako Sari bat emanez. Diru horrekin, ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko Gidoi Lehiaketan saritutako testuren bat eszenaratu beharko du.

Deskargatu Prentsa-oharra Café Bilbao (1)

Nota de prensa Café Bilbao

Anuncios