Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenaren aurkezpen-ekitaldiak oso harrera ona izan du euskal hedabideetan. BERRIAn, GARAn, DIARIO VASCOn, DIARIO DE NOTICIAS DE GIPUZKOAn, DEIAn eta ARGIAn orrialde eta espazio politak argitaratu dituzte.
Euskal Telebistak ere honen berri eman zuen larunbateko GAUR EGUN eta TELEBERRI informatiboetan. Eta Euskadi Irratiak, Euskal Irratiak, Bizkaia Irratiak eta Radio Popular-ek EH11Koloreren bozeramaileak elkarrizketatu dituzte.
Bestalde, Maddalen Iriarte kazetariak Xabier Mendiguren bozeramailea elkarrizketatu du, ETB 1-eko Azpimarra saioan.